Errepublikako Eskuina Prawica Rzeczypospolitej | |
---|---|
![]() | |
Lehendakaria | Bogusław Kiernicki |
Sorrera | 2007ko apirilaren 20an |
Egoitza nagusia | ul. Wspólna 61/105, Varsovia |
Ideologia politikoa | Kontserbadurismo nazionala[1] Kontserbadurismo soziala[1] Katolizismo politikoa Liberalismo ekonomikoa[1] Ordoliberalismoa Euroeszeptizismoa |
Kideak | 2.000 inguru (2013)[2] |
Nazioarteko kidetza | Europako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM) Europar Kontserbadore eta Erreformistak (ECR) |
Gazte-erakundea | Poloniako Errepublikako Eskuinaren Gazteen Atala |
Eserlekuak erakundeetan | Sejm: 0 / 460 Senatua: 0 / 100 Europako Legebiltzarra: 0 / 52 Eskualdeetako batzarrak: 1 / 552 |
www.prawicarzeczypospolitej.org |
Errepublikako Eskuina (polonieraz: Prawica Rzeczypospolitej, Prawica edo PR) Poloniako alderdi katoliko kontserbadore txiki bat da, sendi-eskubideen alde eta hilaurtzearen aurka jarduten duena.[3][4]. 2007ko apirilaren 16an sortu zen, hilaurtzea debekatzea jasotzen zuen Konstituzioa zuzentzeko legegai batek porrot egin ostean. Orduan, Sejmeko Marexal ohi Marek Jurekek eta beste lau legebiltzarkidek Legea eta Zuzentza (PiS) utzi zuten, ezen iritzi baitzioten ez zegoela hilaurtzeari buruzko legedia gogortzeko aukera gehiagorik.
Kargua utzi zuten Poloniar Sendien Ligako (LPR) senatari birekin batera, Prawica alderdiak ganbera bietan ordezkariak eduki zituen 2007ko udazkenera arte.
Hilaurtzearen aurka egoteaz gain, gizarte-politikan beste jarrera katoliko kontserbadore batzuk sustatzen ditu, hala nola eutanasiaren, in vitro ernalketaren eta sexu berekoen arteko ezkontzaren aurkakoak. Gainera, Prawicak EBrekiko eszeptiko agertzen da, irteteari uko egiten dion arren. Bestalde, burokrazia arintzea eta ekonomia liberalizatzea akuilatzen du; ordoliberalismotik paraje dago.
PR Kristau Batasun Nazionalaren (ZChN) eta Eskuindar Itunaren (PP) zeharkako ondorengoa da.