Errestaurazio ekologikoa degradatuak izan diren ekosistemen kudeaketa proaktiboa da. Errestaurazio ekologikoak biodibertsitatearen galera murrizten, aldaketa klimatikoari aurre egiten eta tokian tokiko ekonomiak bultzatzen lagundu dezake.[1]Nazio Batuen Erakundeak 2021-2030 urteak Errestaurazio Ekologikoaren Hamarkada deitu ditu.[2]
Zientzialarien ustez, gaur egungo espezieen desagertze-tasa, edo Holozenoko iraungipen tasa, ohiko tasa baino 1.000-10.000 aldiz handiagoa da.[3][4][5] Espezieen desagerpenaren[5] eta ekosistemen murrizketaren kausa nagusia habitaten suntsipena da.
De Hoge Veluwe (Herbehereetan) parke nazionaleko gune honetan (5.000 hektarea errestauratuta, soro landu zaharren gainean), zuhaitz-kimuak eskuz kentzen dira, errestauratzeko eta paisaia irekia mantentzeko.
Espezieen desagerpenaren eta ekosistemen murrizketaren tasak murrizteko bi metodo aurkitu dira: kalitate oneko habitaten kontserbazioa eta degradatutako habitaten errestaurazioa. Azken urteetan, errestaurazio ekologikoko proiektuen kopurua eta maila asko handitu dira.[6][7]
↑Martin, Laura J.. (2022). Wild by design: the rise of ecological restoration. Harvard University Press ISBN978-0-674-97942-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
↑Lawton, John H.; May, Robert M. (Robert McCredie). (1995). Extinction rates. Oxford ; New York : Oxford University Press ISBN978-0-19-854829-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
↑ abWilson, Edward O., ed. (1999). Biodiversity: papers from the National Forum on Biodiversity held September 21 - 25, 1986, in Washington, D.C.. (14. print. argitaraldia) National Academy Press ISBN978-0-309-03739-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).