Komunen Ganbera House of Commons | |
---|---|
59. legegintzaldia | |
![]() | |
Mota | |
Mota | Behe ganbera |
Zuzendaritza | |
Mahaiburua | Lindsay Hoyle 2019. urtetik |
Lehen Ministroa | Keir Starmer (Laborista) 2024. urtetik |
Oposizioko burua | Rishi Sunak (Kontserbadorea) 2024. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 650 |
![]() | |
Alderdi politikoak | Gobernua (404):
Oposizioa (238):
Mahaiburua:
Abstentzionista:
|
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2024ko uztailaren 4a |
Batzarlekua | |
![]() | |
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres | |
Webgunea | |
www.parliament.uk/commons |
Erresuma Batuko Komunen Ganbera (ingelesez House of Commons) Erresuma Batuko Parlamentuaren behe ganbera da, goi ganbera Lorden Ganbera izanik. Egoitza Londresko Westminster jauregian dauka.
Komunen Ganberako kideak demokratikoki aukeratzen dira sufragio unibertsalez. 650 kideek osatzen dute ganbera eta gehienez 5 urteko eperako hautatzen dira parlamentua deuseztatu arte. Komunen Ganberako kideei parlamentuko kide edo Member of the Parliament (MP) deitzen zaie. Komunen Ganberako izen ofizial osoa ingelesez honako hau da: The Honourable the Commons of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland in Parliament assembled.