Erretinopatia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun oftalmologikoa |
Espezialitatea | oftalmologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | ranibizumab (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H35.9 |
GNS-9-MK | 362.9 eta 362.89 |
OMIM | 162080 |
MeSH | D012164 |
Erretinopatia jatorriz endekapenezkoa edo inflamatorioa ez den erretinako edozein gaixotasun da.[1] Erretinopatia, beraz, ez da gaixotasun bakar bat, baizik eta izen honekin afekzio multzo ezberdin bat izendatzen da, horietako bakoitzak ezaugarri zehatz batzuk dituelarik.
Erretinopatia ohikoenak erretinopatia diabetikoa (diabetesaren konplikazioa), erretinopatia hipertentsiboa (hipertentsio arterialaren konplikazioa) eta erretinosi pigmentarioa (jatorri genetikoko gaixotasuna) dira. Horiek guztiek, fase aurreratuetan, ikusmen-gaitasuna nabarmen honda dezakete.