Erretorromaniera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Hizkuntza kodeak |
Erretorromaniera[1][2] erromantze hizkuntzen multzo bat da. Alpe eta Adriatiko Itsasoaren artean.
Galbidean doan hizkuntza da: hainbat hizkuntzalariren ustez, dialekto guztiei batasuna eman liezaiekeen estandar idatzirik lortu ez izana arrazoi nagusietakoa da. Hala ere, hiztunek hizkuntza bat bera mintzatzearen kontzientzia dute.[3]
Erretorromanieraren aldaera edo dialekto nagusiak erromantxea (Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat), ladinoa (Italiako ipar-ekialdean egiten dena) eta friuliera (Italiako ipar-ekialdean mintzatua) dira.