Erriberriko Errege Jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Hegoaldeko aldea. Eskuinean, gaztelu zaharra dago, erdialdean, berriz, gaztelu berria. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Erriberri |
Koordenatuak | 42°28′54″N 1°38′58″W / 42.481731°N 1.649563°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Jabea | Patrimonio Nacional |
Suntsipena | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000306 |
Erriberriko Errege Jauregia edo Erriberriko gaztelua[1] Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin eraikitako eraikin militarra. Karlos Noblearen erregealditik aurrera Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Alboan, atxikia du Andre Maria Erreginaren eliza.
« | ...segur ez dela erregerik halako jauregi eta gaztelu ederragoekin, ezta hainbertze gela urrezkorekin... ...ezin liteke erran, ezta irudikatu ere, zein miresgarri eta handiosa den jauregi hau... |
» |
XV. mendeko alemaniar bidaiari batek idatzitako hitzak[2]. |