Erromantizismoaurrekoa edo Prerromantizismoa Europa osoan zabaldu zen mugimendu literarioa izan zen. Batez ere XVIII. mendearen azken hamarkadetan garatu zen, mende horretan nagusitu zen Neoklasizismoren aurkako erantzun gisa. Izan ere, laster Erromantizismoak ordezkatu zuen.[1] Aintzindari nagusia Jean-Jacques Rousseau izan zen.