Erromatar-Persiar gerrak

Erromatar-Persiar gerrak
Gudulariak
Erromatar Inperioa Sasandar Inperioa

Erromatar-Persiar gerrak, - Erromatar-Iraniar gerrak, Erromatar-Sasandar gerrak edo Bizantziar-Sasandar gerrak bezala ezagunak ere -, III. eta VII. mendeetan Erromatar Inperioak, -gero Bizantziar Inperioa-, Sasandar Inperioarekin izandako gatazka militarrak izan ziren. Ia etengabe borrokatu ziren aldi horretan, nahiz eta aldi luzeak egon ziren elkarrekin modu baketsuan (batez ere V. mendean). Erromatar eta pertsiar gerretako baliabideen gastua handia izan zen bi inperioentzat.

Gatazkak III. mendean hasi ziren, Sasandar Inperioaren sorrerarekin, eta Heraklio enperadorearen kanpaina garailearekin amaitu ziren, 628-630ean. [1]Operazio militarrak bereziki gogorrak izan ziren Xapur I.aren garaian (240/242-272), Xapur II.aren garaian (309-379), Kosroes I.aren garaian (531-579) eta Kosroes II.aren garaian (590-628). Erasoak erromatarren zein persiarren aldekoak izan ziren. Bizantzio eta Persiaren arteko azkeneko gerrarik handienaren ondoren (603-628) bi potentziak, agortuak, islamaren hedapenaren biktima izan ziren, Sasandar Inperioa erabat suntsitu eta Bizantziar Inperioaren ekialdeko probintziez jabetu zelarik.[2] Gertaera honek Antzinaroaren amaiera adierazten du.[3]

  1. (Gaztelaniaz) Blasco, Gonzalo Soriano. (2020-05-29). «Heraclio: la Guerra Romano Sasánida - Archivos de la Historia» Archivos de la Historia | Tu página de divulgación (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Guerra bizantino-sasánida» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) Chica, José Soto. (2010). Bizantinos, sasánidas y musulmanes. El fin del mundo antiguo y el inicio de la Edad Media en oriente. 565-642. Universidad de Granada (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne