Antzinako erromatar zentsorea (latinez: censore) Antzinako Erroman, hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko ardura zuen bi goi kargudunetako bakoitza. Bost urtez behin aukeratzen zituzten –hasieran patrizioen artean biak, geroago haietako batek plebeioa izan behar zuen–. Senatarien eta zaldunen zerrenda egitea eta hiritarren jokabide morala begiratzea zituzten, besteren artean, beren egitekoak. Kargua K.a. 435. urte inguruan sortu zen eta Augustoren garaian desagertu zen.
Apio Klaudio Zeko zentsore ezaguna izan zen Erromaren historia.