Erromintxela | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia eta Frantzia |
Hiztunak | 500-1000 inguru (1997an)[1] |
Eskualdea | Euskal Herria |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
pagodolektoa[2] | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | emx |
Ethnologue | emx |
Glottolog | erro1240 |
IETF | emx |
Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[3]) buhame edo ijito euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta erromaniera batzen dituena.[4][5] Hiztegi arloan jatorrizko erromani hizkuntzaren lexikoa gordetzen du hein handi batean, baina gramatikaren arloan erromanieraren ezaugarriak galdu eta euskararenak hartu ditu.[6] Hortaz, erromintxelak erromanieraren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.
Egaxu da buhameak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei, aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Agian erromintxelen talde-sentimenduaren froga da hori.
XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.[5]