Errore-marjina inkesta baten emaitzetan ausazko laginketaren errore-kopurua adierazten duen estatistika da. Zenbat eta handiagoa izan errore-marjina, orduan eta konfiantza gutxiago izan behar da inkestaren emaitzan. Errore-marjina positiboa izango da populazio baten laginketa osatu gabe egiten bada eta emaitza-neurriak bariantza positiboa badu, hau da, neurria aldatu egiten bada.[1]
Bakoitzaren emaitzetan izan dezaken lagin-akatsa oreka-ekintza bat da; izan ere, inkesta egitean talde txiki bat (inkestatuen taldea) erabiltzen da biztanleria askoz handiagoa ordezkatzeko (merkatu objektiboa edo biztanleria osoa, adibidez)[2]. Pentsatu errore-marjina egindako inkesta zein eraginkorra den neurtzeko modu bat dela.
Izenak adierazten duen bezala, errore-marjina inkesta baten benetako emaitzen gainetik eta azpitik dauden balioen tartea da. Adibidez, % 60k baietz erantzun bazuen inkesta batean eta % 5eko errore-marjina badugu, esan nahi du biztanleria osoaren % 55-65ek uste duela erantzuna baiezkoa dela[2].
Errore-marjina terminoa inkestak ez diren testuinguruetan erabiltzen da maiz, neurtutako zenbatekoen berri ematean behaketa-errorea adierazteko. Lagunarteko hizketan ere erabiltzen da, helburu bat lortzeko norberak izan dezakeen espazio edo malgutasun kopurua adierazteko.