Errotabarri | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||||||||||||||||
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | Gipuzkoa hiribidea, 24; 48260 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Ermua, ![]() | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 5. gunea (BGP) 4. gunea (Mugi) | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ![]() | |||||||||||||||||||||
Nasak | 1 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 1 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | ![]() ![]() ![]() |
Errotabarri Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien lurgaineko tren geralekua da, Bizkaiko Ermua udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunean eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).