Erruleta (geometria)

Geometrian, erruleta kurba lau bat da, K1 kurba bat (sortzailea) K2 beste kurba baten gainean (gidatzailea), ukituz eta irristatu gabe, biratzen denean, lehenengoari lotutako puntu batek jarraitzen duen bideak ematen duena. Bai K1 nola K2 kurba lauak dira.

K1 kurba sortzailea (biratzailea) zirkunferentzia bada, erruleta zikloidal deitzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne