Errumaniar Akademia (errumanieraz: Academia Română) Errumanian 1866ko urtarrilaren 13an sortutako erakunde kulturala da. Hasieran Errumaniar Elkarte Literarioa izena zuen. Ikerketen eta jakintza arlo desberdinak jasotzen ditu: artistikoak, zientifikoak, literarioa. Akademiak 181 partaide ditu; bizitza osorako aukeratuak dira.[1] Egoitza nagusia Bukaresteko Calea Victoriein dago.