Errusiako umeak edo gerrako umeak, Espainiako Gerra Zibila zela eta, Sobietar Batasunera eramandako 2.895 umeak izan ziren.[1] 1937an eta 1938an eraman zituzten eta gehienak euskaldunak, kantabriarrak edota asturiarrak ziren. Sobietar Batasunera ez ezik, Fronte Popularreko gobernuak Frantziara (20.000 inguru), Belgikara (5.000), Erresuma Batura (4.000), Suitzara (800), Mexikora (455) eta Danimarkara (100) ere umeak eraman zituen.[2] Sobietar Batasunean zeuden umeen itzulera Bigarren Mundu Gerrak eta erregimenen alde ideologikoek nahasi zuten eta lehenengoak ez ziren 1956raino itzuli.[3] Beste batzuk 1959an itzuli, gutxi batzuk 1960ko hamarkadan Kubara joan ziren eta besteak Sobietar Batasunean bertan geratu ziren. 2004an oraindik 239 zeuden Errusian.[4]