Errusiar Federakundearen ereserkia | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | errusiera |
Tonoa | Do maior |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sobietar Batasuneko Ereserkia |
Hitzak | Sergey Mikhalkov (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alexander Vasilievitx Alexandrov |
Errusiar Federakundearen ereserkia (errusieraz: Государственный гимн Российской Федерации, translit.: Gosudarstvenny gimn Rossiyskoy Federatsii) Errusiako ereserki nazionala da. Aleksandr Aleksandrovek moldatu zuen eta Sergei Mikhalkovek hitzak egin zituen.
2000 urtean, Vladimir Putin presidenteak ereserki berria inposatu zuen, lehengo, Abesti Abertzalea (errusieraz: Патриоти́ческая пе́сня, Patriotitseskaia pesnia) aldatuz. Ereserkia Stalinek SESBentzat eginikoaren errestaurazioa izanda, neurri eztabaidatua izan zen oso.
Normalean, lehendabiziko estrofa baino ez da abesten.