Esaldi gauzatzaile

Hizkuntzaren filosofian eta hizkuntza ekintzan, esaldi gauzatzailea da errealitate jakin bat deskribatzeaz gain, deskribatzen ari den errealitate soziala aldatzen duen esaldia. Esaldi gauzatzaileetan, adierazten den ideia, hura adierazte hutsagatik, gauzatu egiten da.

Hizkuntzaren filosofo John Langshaw Austinek proposatu zuen kontzeptua How to Do Things with Words lanean, hizkuntza ekintzen teoria garatu zuenean.

Esaldi gauzatzaileen zenbait adibide:

  • "Harrikoa egingo dudala hitzematen dut"
  • "Zure barkamen eskaera onartzen dut"
  • "Itsasontzi honen izena Txapela izango da"

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne