Eschborn-Frankfurt

Eshborn-Frankfurt
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1962
Ekitaldi kopurua61 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Mai)
MotaEgun bateko lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundGER Alemania
LekuaFrankfurt am Main
AntolatzaileaA.S.O.
Mailak1.1 (1996-2004)
1.HC (2005-2016)
1.UWT (2017-)
ZirkuituaUCI World Tour
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaBEL Maxim Van Gils
Garaipen gehien lortu duenaNOR Alexander Kristoff
(4 garaipen)
Dokumentazioa

Eschborn-Frankfurt, (izen ofiziala alemanieraz Eschborn-Frankfurt - Rund um den Finanzplatz) Alemanian urtero Maitzaren lehenean jokatzen den egun bakarreko txirrindularitza lasterketa klasiko bat da.

1962an sortua, hasierako basbeslea Henninger garagardo ekoizlea izan zen. Lasterketa hau Frankfurteko eskualdean jokatzen da, irteera eta helmuga Darmstädter Landstraßen izaten dira (Henninger dorre famatuaren ondoan). Ibilbideak Taunus mendateak zeharkatzen du, hiriaren mendebaldean, 1500m-ko desnibela eta %26ko pasarteekin. Amaieran 4,5 kilometroko zirkuitu bati hiru bira ematen dira, Frankfurteko kaleetan.

2005etik 2016ra UCI Europe Tourreko 1. mailan sailkatu zen eta 2017tik aurrera, txirrindularitzako mailarik gorenean dago, UCI WorldTourreko 1.UWT.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne