Escudella | |
---|---|
zopa eta janari | |
![]() | |
Osagaiak | haragi-bola, Apiuma, Aza eta azenarioa |
Historia | |
Jatorria | Espainia |
Escudella Kataluniako salda tipikoa da. Mota askotako haragia (“carn d’olla” edo eltzeko haragia), txitxirioak, patatak eta aza irakitean sortutako salda da. Tipula, porrua, apioa, azenarioa eta baratxuri-ale bat edo bi gehitu ohi zaizkio saldari. Plater beroa denez, neguan kontsumitu ohi da. Zapore bizi eta gazia du, osagaien aniztasunak baldintzatua. Ez du errezeta zehatzik, plater tradizionala izanik familia bakoitzak bere erara prestatzen baitu.