Eskaldoak, Erdi Aroan zehar, eskandinaviar erregeen gorteko olerkari-gerlari bikingoak dira. Erregeak zerbitzatzen zituzten, draparrak bezalako lan poetikoetan laudoriotuz, nagusiki, euren eskuzabaltasuna edo guduren batean erakutsi zuten heroitza nabarmentzeko funtzioa zutenak. Euren lanek, olerkaritza eskaldikoa deritzona osatzen dute, hauen ezaugarriak, hitz neurtu aliteratiboak eta irudi erretorikoak direlarik, azken hauetako bat, kenningarra. Eskaldo ospetsuak sagetako protagonista dira, Egill Skallagrímsson kasu, bere izeneko sagakoa.[1]