Eskamak kentzen (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Eskamak kentzen |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 12 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 60 minutu |
Grabazio lekua(k) | Mutriku |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Olatz Beobide |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2016ko otsailaren 23a |
Amaiera-data | 2016ko maiatzaren 10a |
eitb.eus… | |
![]() ![]() ![]() |
Eskamak kentzen (euskara batuan Ezkatak kentzen) ETB 1eko telesail bat izan zen, euskaraz ekoitzia.[1] Fikzio honek lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza zuen ardatz. 2016ko otsailaren 23an, asteartetean hasi zen emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte saioan.[2] Olatz Beobide eta Pedro Fuentes izan ziren saio honen zuzendariak.
1.000 metro karratutan sartuta zeuden dekoratuetan grabatzen zen fikzioa. Bertan, kontserba-lantegia eta langileen etxeak zeuden eraikita. Eskabetxe-lantegiko kanpo aldea, berriz, Mutrikun grabatu zen. Balearen arrantza usadio izan duen herri honetan dago, hain zuzen ere, dekoratuen inspirazio izan den lantegiaren aurreko alde hori.[3]
Hasiera batean, Iñigo Lezertuak, telesailaren sortzaileak, telesaila "Eskabetxerak" edo "Eskabetxeko neskak" nahi zuen deitu, baina azkenean ETBk titulu bezala "Eskamak kentzen" jartzea erabaki zuen, Beti eskamak kentzen euskal kanta ospetsuarekin lotuta.
2016ko maiatzaren 10ean emititu zen telesaileko azken atala. Telesailaren denboraldi bakarrak %2,5eko ikusle kuota lortu zuen. Euskal Telebistak bigarren denboraldi bat iragarri zuen eta gidoiak idatzi eta aktorei banatu ere egin zitzaizkien. Azkeneko momentuan ordea, ETBk aurrera ez segitzea erabaki zuen. Ez omen zuen aurrera egiteko beharrezkoa zen bilakaera izan.[4]