Eskujoko

Eskujokoa bost pilotez.

Eskujokoa edo malabarismo tresna desberdinak manipulatuz eta haiekin jolastuz egiten den espektakulua da. Objektu horiek gora botatzen dira, orekan mantentzen dira, beti lurrera erori gabe. Joku hauek ikusteko ederrak dira eta trebetasun handia eskatzen dute, bereziki psikomotrizitate aldetik. Eskujokoak egiten dituena "eskujokaria" edo "malabarista" da. Eskujokoak zirkuetan eta kaleko ikuskizunetan ohikoak dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne