Eslalom

Tonje Sekse eslalom bat egiten

Eslaloma eski norgehiagoka da, pista batetik, elurretan jarrita dauden hainbat zutoin sigi-sagan saihestuz, ahalik lasterrena jaistean datzana.[1] Hitza Morgedal eta Seljord inguruetako norvegierazko "slalåm" hitzetik dator: "sla" (euskaraz: «malda gutxiko mendi-hegal») eta "låm" (euskaraz: «eski-pista») hitzen loturan sortua.[2] Eski modernoaren asmatzaileek zailtasunaren arabera sailkatu zituzten pistak. Oraindik pistarik desafiatzaileenetan beren burua probatu ezin zuten haurrek Telemarken erabilitako bidezidorra zen Slalåm.

  1. Euskaltzaindia. Eslalom. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Kunnskapsforlagets idrettsleksikon. Oslo: Kunnskapsforlaget, 273 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne