Eslinga

Zamarako eslinga.

Eslinga zama astunak jasotzeko tresna da. Honek zama jasotze edo trakziorako kako bati lotzea ahalbidetzen du. Itxuraz, xingola edo zinta baten antzekoa da, eduki beharreko erresistentziaren arabera luzera eta zabalera jakin bat duena.

Eslingak poliesterra bezalako material sintetikoz zein altzairuz eginak izan daitezke.

Mendiko kiroletan, eskaladan eta altuerarekin zerikusia duten lanbideetako segurtasun elementu gisa ere erabiltzen dira eslingak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne