Esmeralda | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Beriloaren aldaera |
Formula | Berilio aluminio silikatoa kromoarekin, Be3Al2(SiO3)6::Cr |
Sistema kristalino | Hexagonala |
Identifikazioa | |
Kolorea | Berdea |
Habitoa | Kristal hexagonalak |
Esfoliazioa | Haustura basal txikia (gutxitan ikusgarria) |
Gogortasuna Mohs eskalan | 7,5-8,0 |
Distira | Beirakara |
Pleokroismoa | Urdin-berdea/Hori-berdea |
Marra | Zuria |
Esmeraldak edo bertisteak[1] berilo mineralaren (Be3Al2(SiO3)6) aldaeren multzo bat dira. Beren ezaugarri bereizgarria kromoaren eta zenbaitetan banadioaren aztarna-kantitateek ematen dieten kolore berdea da[2].
Esmeralda hitza latin arruntetik dator: esmaralda/esmaraldus, latineko smaragdus hitzaren aldaera dena. Azken hau antzinako grezieran mailegatua zen hizkuntza semitikoen batetik[3].