Espainia (ESP) | |
---|---|
2020ko Udako Olinpiar Jokoak | |
Banderadunak | Saúl Craviotto |
Dominak | |
|
Espainiak parte hartu zuen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar jokoetan; hasieran 2020ko uztailaren 24tik abuztuaren 9ra bitartean egitekoak ziren, baina 2021eko uztailaren 23ra atzeratu ziren COVID-19 pandemia zela eta[1]. 1920an nazio ofizial gisa debutatu zuenez geroztik, kirolari espainiarrak Udako Olinpiar Jokoen edizio guztietan egon dira, 1936ko Udako Olinpiar Jokoetan izan ezik, Alemania nazian (horietatik alde egin zuten Espainiako Altxamendu Faxistaren ondorioz), eta 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan izan ezik. Melbournen, sobietarren |Hungariako inbasioaren aurkako protesta gisa. Espainia kirol guztietan lehiatu zen beisbola, zazpiko errugbia, borroka eta surfa izan ezik. 326 atletek (188 gizon eta 138 emakume) ordezkatu zuten Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, zeinak 29 kiroletan lehiatu ziren[2].Talde olinpikoaren arduraduna Espainiako Olinpiar Batzordea da, baita parte hartzen duten kirol bakoitzeko kirol federazio nazionalak ere.
Saúl Craviotto piraguista eta Mireia Belmonte igerilaria izan ziren irekiera ekitaldian bandera-eramaileak.
Amaiera ekitaldian, berriz, Sandra Sánchez karateka izan zen bandera-eramaile.