- Artikulu hau 1859ko gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marokoko gerra».
Espainia-Maroko Gerra, Afrikako Gerra edo Tetuango Gerra Espainiako erresumak eta Marokoko sultanerriak 1859 eta 1860 artean izandako gerra izan zen, 1860ko apirilaren 26ko Wad-Raseko itunak amaitu zuena. Iparraldeko Marokon egina, Ceutako mugari buruzko gatazka batek sortu zuen. Tetuango eta Wad-Raseko guduen ondorioz, Marokok amore eman zuen eta Wad-Raseko ituna sinatu zuten. Itun horren bitartez, Marokok Ceutaren eta Melillaren gaineko espainiar subiranotasuna onartzeaz gain, Sidi Ifni eta 100 milioi pezeta eman zizkion.