Espainiako Inteligentzia Zentroa

Espainiako Inteligentzia Zentroa
Datuak
Izen ofiziala
Centro Nacional de Inteligencia
Izen laburraCNI
Motainteligentzia zerbitzua
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaerakunde autonomo
JabeaEspainiako Defentsa Ministerioa
Historia
Sorrera2002
Ordezkatzen duCentro Superior de Información de la Defensa
AurrekoakCentro Superior de Información de la Defensa
webgune ofiziala

Espainiako Inteligentzia Zentroa edo Inteligentzia Zentro Nazionala[1] (gaztelaniaz Centro Nacional de Inteligencia, siglak CNI) Espainiako inteligentzia zerbitzu nazionala da. Egoitza nagusia A-6 errepidearen alboan dago Madrilen.

Agentziaren helburu nagusiak Ipar Afrika eta Hego Amerika dira,[erreferentzia behar] baina munduko 80 herrialdeetan du presentzia. Egungo zuzendaria Esperanza Casteleiro da, 2022ko maiatzean Paz Esteban kargugabetu ondoren, independentisten espioitza auziko CNIren inplikazioa zela eta.

Inteligentzia Zentroaren aurreko agentzia CESID izan zen.

  1. Ongi etorri CNI-ra. Espainiako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2011-2-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne