Espainiako 1978ko Konstituzioa | |
---|---|
Mota | konstituzio |
Honen parte da | Espainiako trantsizioa |
Denbora-tarte | 1978ko abenduaren 29a - |
Berrespena | |
Herrialdea | Espainia |
Sinatzailea | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | gaztelania, katalan, valentziera, galiziera, Balearrera eta euskara |
Kausa | Espainiako trantsizioa |
Honen ondorioa | 1978ko Espainiako konstituzioa onartzeko erreferenduma |
Espainiako 1978ko konstituzioa Espainiako legediko arau gorena da, Espainiako trantsizioaren fruiturik garrantzitsuena. Konstituzio horren bitartez, erregimen frankista monarkia parlamentario bihurtu zen, diktadura garaiko Erresuma Oinarrizko Legeak ordezkatuz.
Konstituzioa 1978ko abenduaren 6ean onartu zen erreferendum bidez. Ondoren, abenduaren 27an, Joan Karlos I.a erregeak berretsi zuen eta azkenik indarrean jarri zen 1978ko abenduaren 29an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenean.