Espainiako Gobernua Espainiako botere betearazlearen ordezkaritza da. Hurrengoek osatzen dute Espainiako Gobernua:
- Gobernuko presidentea
- Gobernuko presidenteordeak. Kargu hauek egotea ez da beharrezkoa eta hauen funtzioak eta zereginak presidenteak aukeratzen eta banatzen ditu.
- Ministroak. Presidenteak proposatzen ditu eta Erregeak izendatzen ditu. Bakoitzak alor bat edo gehiagoko ministerio bateko arduradunak dira.
Hauek, Ministroen kontseiluan biltzen dira erabakiak hartzeko.