Espainiako Oroimen Historikoaren Legea | |
---|---|
Mota | legislative process (en) lege |
Promulgatze | Espainiako Gorteak |
Argitaratze-data | 2007ko abenduaren 27a |
Repealed by (en) | Democratic Memory Law (en) |
Herrialdea | Espainia |
Nongo eskumenen mende | Espainia |
Espainiako Oroimen Historikoaren Legea, ofizialki Abenduaren 26ko 2007/52 Legea, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena eta bortizkeria jasan zutenen aldeko neurrien ezarpena eta haien errekonozimendua eta beren eskubideen areagotzea, 2007ko urriaren 31n Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako ordenamendu juridikoko lege bat da.
Espainiako Gerra Zibileko (1936-1939) nahiz ondoren Frankoren diktaduran jasotako biktimen onartzea eta errekonozimendua barne hartzen du, ez hala, frankistek eraildako biktimen hobi komunen irekitze, indusketa edo aztertzea.
Legea teorian betetzekoa izan arren, Espainian maiz praktikan ez da betetzen, batez ere Alderdi Popularra eta espainiar nazionalismo eskuindarra agintean dauden hiri eta udalerrietan, Hego Euskal Herrian bereziki UPNrekin gertatzen den bezala.