Espazio hurbila itsas-mailatik 20 eta 100 kilometro gora bitartean dagoen eremuari deritzo. Eremu honek Lurraren atmosferaren hainbat geruza hartzen ditu, zehazki: estratosfera, mesosfera eta termosferaren lehendabiziko kilometroak. Gutxi gorabehera Armstrongen mugan hasten da, non gizakiok handik gora bizirauteko presurizatutako jantziak behar ditugun, eta Kármánen lerroan amaitzen da, non kanpo-espazioa hasten den. Beraz, espazio hurbila aireontzi komertzialek hegan egiten duten gunetik gorago, baina satelite artifizialen gunetik beherago dago.
"Espazio hurbila" eta "goi-atmosfera" terminoak normalean sinonimotzat hartzen badira ere, iturri batzuek biak bereizten dituzte. Beraz, iturriak bi terminoen arteko bereizketa egingo balu, orduan Kármánen lerrotik gertu dagoen eremuari bakarrik espazio hurbila deituko lioke.