Espoir, sierra de Teruel | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1945 |
Izenburua | Sierra de Teruel |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Bartzelona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | André Malraux |
Gidoigilea(k) | André Malraux Max Aub |
Antzezlea(k) | |
Nicolás Rodríguez (en) Serafín Ferro Josep Santpere i Pei Andrés Mejuto (en) Julio Peña (en) José María Lado (en) Miguel Del Castillo (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Édouard Corniglion-Molinier |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Darius Milhaud |
Argazki-zuzendaria | Louis Page |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Espoir, Sierra de Teruel (euskaraz: «Esperantza, Teruel mendilerroa») André Malraux idazleak 1938-1939an zuzendu zuen film franko-espainiarra izan zen. Gidoia bere eleberri batean oinarrituta zegoen: Esperantza. Malraux hegazkinlari gisa Espainiako Errepublikaren aldeko armadan borrokatu zuen; filmak Gerra Zibilaren gertaera batzuk azaldu zituen. Film hau Malrauxen bakarra izan zen.[1] Estreinaldia 1945 arte atzeratu behar izan zen.
Filmaketa gehienak Katalunian egin ziren, Bartzelonan, Tarragonan eta Collbatón, besteak beste. Max Aub idazle espainiarra, zuzendari laguntzailea izan zen eta gidoia gaztelaniara itzuli zuen; egin zituen beste lanak aktoreak aukeratzea eta eszenatokiak aukeratzea izan ziren. Filmaketa eten egin zen tropa frankistek Kataluniarantz aurrera egin zutelako. Taldeak Portbouko mugatik alde egin behar izan zuen eta filma Frantzian amaitu.[2]
Alemaniarren okupazioarekin filmaren kopiak suntsitu ziren. Hala ere, bat libratu zen beste izenburu batekin komedia gisa gordeta zegoelako. 1945ean bertsio bat zabaldu zen baina errealitate berriari moldatuta. Urte berean Louis-Delluc saria lortu zuen.