Estilema

Estilema hitza egile baten estiloaren ezaugarri edo konstanteak definitzeko erabiltzen den terminoa da. Estilo-ezaugarri ere deitzen zaio normalean. Estilema eraikuntza formal berezia da, egile baten lanetan errepikatzen dena; bere hizkuntzaren ezaugarria da, bere idazkera literarioarena edo artistikoarena. Estilema batzuk genero, mugimendu, poetika eta garai bateko gustu batzuen ezaugarriak dira, errepikatzen diren elementuak.[1]

  1. Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria, Bartzelona: Ariel, 1986, 141. or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne