Estrasburgoko tranbia

Tramway de Strasbourg
Tràmway Strossburi
Straßenbahn Straßburg
Estrasburgoko tranbia

A eta D lineetako ibilgailuak Homme de Fer geltokian
Datu orokorrak
Garraio motatranbia
EskualdeakEstrasburgo (Eurometropolialdea),
 Frantzia (+ Kehl)
Lineaktram A B C D E F 
Geltokiak87 (+7 lanetan)
JabeaEstrasburgoko Garraiobide Konpainia
Webguneawww.cts-strasbourg.eu
Ustiapena
Hasiera1994ko azaroaren 25a (30 urte)
EragileakEstrasburgoko Garraiobide Konpainia
Datu teknikoak
Luzera49,09 km (+1,5 lanetan)
 Mapa

Estrasburgoko tranbia (frantsesez: Tramway de Strasbourg; alsazieraz: Tràmway Strossburi; alemanez: Straßenbahn Straßburg) Estrasburgo hiriko tranbia sarea da. Estrasburgo udalerriaz gain, Eurometropolialdeko 6 udalerrietara ere ematen dio zerbitzua (Bischheim, Hoenheim, Illkirch-Graffenstaden, Lingolsheim, Ostwald eta Schiltigheim). 2017tik, Kehl Alemaniako hiriari ere ematen dio zerbitzua, Rhin ibaiaren beste aldean.

Sareak 6 lineak ditu, Estrasburgoko Garraiobide Konpainia (CTS) enpresa publikoak operatua, 87 geltokiz osatua. Lehengo linea 1994ko azaroaren 25ean inauguratuko da, Parc des Sports eta Baggersee geltokien artean. Azken luzapena 2018ko azaroaren 23an izan zen, D linea Kehl−Bahnhof eta Kehl−Rathaus artean luzatu zenean.

Tranbia-sarea hiriko beste garraiobide batzuekin osatzen da, hala nola igarotze azkarreko autobus-sarearekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne