Estrategia bideo-jokoak jokalariak maniobrak egiteko plangintza- eta pentsamendu-trebetasunak praktikan jartzea eskatzen duten bideo-jokoak dira, garaipena lortzeko hainbat motatako baliabideak kudeatuz (materialak, giza baliabideak, militarrak...). Estrategiazko bideo-joko gehienetan "jokalariari munduaren ikuspegi absolutua ematen zaio, zeharka bere esku dauden unitateak kontrolatuz".[1] "Estrategia-bideojokoen jatorria oso lotuta dago hurbileko lehengusuekin, estrategia mahaiko jokoekin".[1]
Genero horretako bideo-joko askok beste genero batzuekin ezaugarriak partekatzen dituzte, neurri handiagoan edo txikiagoan. Hala gertatzen da, adibidez, MOBA eta rol bideo-jokoekin, edo eraikuntza eta kudeaketa bideo-jokoekin.