Etnobotanika

Etnobotanika gizakia eta landareen arteko erlazioa eta landareen erabilerak ikasten eta aztertzen dituen zientzia da. Etnobotanikak Historian zehar gizarte desberdinen garapenean garrantzi handia izan du. Landareek izan ditzaketen erabilerak desberdinak dira, esate baterako, medikamentuak ekoizteko, elikagai gisa, lehengai iturria, etab.

Etnobotanikak zonalde heze eta tropikaletan garrantzi handia izan du, bertan munduko landareen dibertsitate handiena aurkitzen baita. Izan ere, Historian zehar, badira populazio eta kultura asko landareei esker biziraun eta haietaz baliatu direnak. Hori dela eta, landareek izan dezaketen garrantzia nabarmentzekoa izaten da.

Etnobotanikaren barnean adar desberdinak daude, landare motaren arabera, hala nola, etnomikologia, onddoen erabilerak aztertzen dituena. Beste adar bat etnofarmakologia izan daiteke, landareen ezaugarriak aztertzen dituen zientzia medikamentuak eta sendagaiak ekoizteko. [1]

  1. Carapia-Carapia, L., Vidal-García, F.. (2023). Etnobotánica: el estudio de la relación de las plantas con el hombre. Inecol.mx. Iturria: https://www.inecol.mx/inecol/index.php/es/ct-menu-item-25/ct-menu-item-27/17-ciencia-hoy/373-etnobotanica-el-estudio-de-la-relacion-de-las-plantas-con-el-hombre

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne