Eton College | ||
---|---|---|
Floreat Etona | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | The Kynge’s College of our Ladye of Eton besyde Windesore | |
Mota | public school (en) , eskola pribatua, Barnetegia eta boys' school (en) | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Osatuta | Eton College Chapel (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1440 | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Eton College, maiz Eton soilik deitua (euskaraz: «Eton Ikastetxea») Ingalaterrako Berkshire konderriko izen bereko Eton udalerrian dagoen ikastetxe ospetsu bat da, Windsor udalerritik hurbil.
Barnetegi honetan 13-18 urte bitarteko mutil gaztetxoak egon ohi dira, denera 1.300 ikasle inguru direlarik. Bertako ikasleei Etonians deitu ohi zaie, aldiz ikasle ohiei Old Etonians. 1440an Henrike VI.a Ingalaterrakoak The King's College of Our Lady of Eton besides Wyndsor (euskaraz: «Wyndsor atzealdeko Etongo Gure Damaren Errege Ikastetxea») izenez sortu zuen.
Ikastetxe hau herrialdean oso ospetsua izateaz gain (Oxfordeko Unibertsitatea edota Cambridgeko Unibertsitatearen pare) nazioartean ere oso ezaguna da, batez ere mundu anglosaxoian. Ospe hau bertatik iragan diren ikasle nabarmenei esker irabazi du, maiz gerora herrialde honetako zein beste herrialde ugarietako eliteko kideak izan diren ikasle ugari bertatik iragan baitira.