Etorkizuneko Tourra

Etorkizuneko Tourra
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1961
Ekitaldi kopurua61 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Abu)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundFRA Frantzia
Mailak2.5 (1999-2004)
2.1 (2005-2006)
2.Ncup (2007-)
ZirkuituaUCI Men Juniors Nations’ Cup
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaGBR Joseph Blackmore
Garaipen gehien lortu duenaURS Sergei Sukhoruchenkov
(2 garaipen)
Dokumentazioa

Etorkizuneko Tourra (frantsesez: Tour de l'Avenir) Frantziako txirrindulari lasterketa bat da, Frantziako Tourraren oso antzekoa, ia ibilbide berdina duena, baina amateur eta semiprofesionalentzat egina dagoena. Felice Gimondi, Joop Zoetemelk, Greg Lemond, Miguel Indurain, Laurent Fignon eta Tadej Pogačar, besteak beste, izan dira Etorkizuneko Tourraren irabazle.

Lasterketa 1961ean sortu zuen Jacques Marchandek, L'Equipe aldizkariko editoreak,[1] eta hastapeneko helburua Sobietar Batasunetik eta herrialde komunistetatik txirrindulari profesionalak ez zituzten taldeak erakartzea zen gero Frantziako Tourrean sartzeko. 1967 bitarte, Tourraren egun beretan jokatzen zen eta etapen zati batzuk ere berberak izaten ziren. 1968tik aurrera, irailean jokatzera iragan zen eta Tourretik bereizi egin zen.[2] Bere ibilbidean izen desberdinak hartu ditu: Etorkizuneko Sari Nagusia (1970); Etorkizunekok Peugeot Saria (1972-1979) eta Europar Komunitatearen Tourra (1986-1990). 1961etik 1980ra txirrindulari amauteurretara mugatua zegoen eta 1981ean profesionaletara ireki zen. 1992tik, 25 urtetik beherako guztientzat ireki zen, eta gaur egun, muga hori 23 urteetan dago.[3][4]

2017tik, lasterketa herrialdeen arteko lehiaketa bilakatu da. 2013an herrialde hauek hartu zuten parte: Frantzia, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Alemania, Eslovenia, Erresuma Batua, Italia, Kazakhstan, Danimarka, Kolonbia, Australia, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina, Espainia, Austria, Suitza, Letonia, gehi World Cycling Centreko nahas-mahas talde bat.

  1. le RDV des fans de cyclisme, vélo, velo, cycling, cyclo, piste, VTT. Velo-club.net (Noiz kontsultatua: 2013-07-15).
  2. Tour de l'Avenir. Éditions Larousse (Noiz kontsultatua: 2014-8-15).
  3. Tour de l'Avenir: Un Costaricain premier leader
  4. Tour de l’Avenir Sortir43.com Haute Loire. Sortir43.com (Noiz kontsultatua: 2013-07-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne