Eudoxia edo Eudozia (Εὐδοξία, Εὐδοκία) emakume izena da, jatorri grekokoa, "fama ona edo zentzu ona", "ospe edo zentzu ona duen emakumea" esan nahi duena. Hauek dira izenaren eslavierako formak: ekialdeko eslavieraz: Evdokiya (errusieraz: Евдокия), Yevdokiya (ukraineraz: Євдокія); hegoaldeko eslavieraz: Evdokija (Евдокија), Jevdokija (Јевдокија). Batez ere antzinatearen amaieran eta Erdi Aroan ezaguna zen izena, bereziki Ekialdeko Europan. Gaur egun ere erabiltzen da eta gurean, besteak beste, Perpetua Saraguetaren Eudoxia ahizpa[1].