Eugene Andrew Cernan (Bellwood, Illinois, 1934ko martxoaren 14a - Houston, Texas, 2017ko urtarrilaren 16a ) estatubatuar astronauta eta militarra izan zen.
Bigarren Mundu Gerrako heroien istorioez liluratuta, Eugene Cernanek San Diegoko Miramar hegazkin pilotuen eskolan ikasi zuen, gaur egun Top Gun bezala ezaguna. Gemini 9 misioa egin ostean, paseo espaziala egiten bigarren estatubatuarra (eta hirugarren pertsona) izan zen. Halaber, ilargian oina azken aldiz jarri duen pertsona izan zen Eugene Cernan.