Eurasiar estepa | |
---|---|
Mota | temperate steppe (en) eta lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°42′N 70°30′E / 48.7°N 70.5°E |
Eurasiar estepa edo Estepa Handia Eurasia superkontinentearen erdigunea estaltzen duen estepa-ekoeskualde handia da, larre epelez, sabanaz eta sastrakadiz estalirik. Moldaviatik Ukrainaren bidez Siberiaraino hedatzen da, bere exklaberik handiena den Hungariako puszta tartean.[1] Estepak Europa, erdialdeko Asia, Txina, hegoaldeko Asia eta Ekialde Ertaina lotu ditu ekonomikoki, politikoki eta kulturalki, merkataritza bideen bidez, Antzinaroan eta Erdi Aroan bereziki Zetaren Bidearen bidez.