Euripides | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salamina, Antzinako Atenas eta Salamina, K.a. 480 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Heriotza | Pella eta Mazedoniako Erresuma, K.a. 406 (64/83 urte) |
Familia | |
Aita | Mnesarchus |
Ama | Cleito |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tragedy writer (en) , antzerkigilea, idazlea, poeta eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Tragedia greziarra |
|
Euripides (antzinako grezieraz: Εὐριπίδης; Salamina, Antzinako Grezia, K.a. 480 – Pella, K.a. 406) poeta tragikoa izan zen. Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten, jainkoei jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola. Gerrak ahuldutako Atenas batean, jendeak tradizioak, legeak, erakundeak, antzinakoengandik jasotako morala gutxiesten zituen unean idatzi zuen Euripidesek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatzea baino, eta hartaz, Euripidesek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.