Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa | |
---|---|
Mota | European championship (en) |
Indarraldi | 1995 - |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte |
Antolatzailea | European Cycling Union (en) |
Kirola | errepideko txirrindularitza |
Osatuta | |
| |
Webgune | uec.ch |
Europako errepideko txirrindularitza txapelketa Europako Txirrinndularitza Elkarteko diren herrialdeetarako errepideko txirrindularitzako txapelketa da. Gizonezkoen zein emakumezkoen probak egiten dira, juniorrek, 23 urtez azpikoek eta elite mailako txirrindulariek har dezakete parte. 2015 arte, maila goreneko txapelketa 23 urtez azpikoena zen, baina 2016tik aurrera eliteko profesionalen probak ere antolatzen dira.[1]
1995ean sortua, 1997tik aurrera erlojupeko proba ere antolatzen da, biak 23 urtez mailako kirolarientzat. 2005ean junior mailakoak batu ziren (19 urtez azpikoak) eta 2016an elite mailako profesionalak ere.[1] Irabazleek domina eskuratzeaz gain, Europako txapeldun maillota ere ematen zaio, hala ere lasterketan oso gutxitan erabiltzen da, ez baitago eramateko beharrik nazioarteko probetan.
Beste Kontinenteetako txapelketan ez bezala, hasieran ez zegoen elite mailako probarik, UCI Europe Tourrean hau baino askoz ere lasterketa entzutetsuagoak zeudelako, izan ere, Europako txirrindulariak munduko egutegietan zentratzen dira (2016az geroztik: UCI WorldTour), beste kirol batzuetan gertatzen den bezala. Horren erakusgarri da 2015ean elite mailako probak jokatu zirela Bakuko Europako txapelketan, non lasterkari famatuenak ez ziren bertaratu, garrantzi handiagoko beste lasterketa batzuk jokatzen edo prestatzen ari zirelako.[2][3] Hala ere, 2016an elite mailako proba antolatu zen[1]
Emakumezkoen lasterketan 23 urtez azpikoek eta elitekoek batera korritzen duten ezaugarriarekin, beraz, UCI mailan bi txapelketa antolatu arren, lasterketa bakar horren irabazlea bakarrik jotzen da ofizialtzat.