Antolatzailea | FIBA |
---|---|
Ibilbidea | 1966 - 2002 |
Eremua | Europa mailakoa |
Garaipen gehien | Pallacanestro Cantù (4 Kopa) Real Madril (4 Kopa) |
Webgune ofiziala |
Europako Saskibaloi Errekopa edo Saporta Kopa herrialde bakoitzeko Koparen irabazleek jokatzen zuten saskibaloi txapelketa izan zen. 1966-67 denboraldian jokatu zen lehenengo ekitaldia eta 2001-02an azkena, izan ere urte horretan Korać Koparekin bat egin eta Eurocup sortu baitzen. FIBAk antolatu izan zuen.
Pallacanestro Cantù eta Real Madril launa garaipenekin izan ziren garaipen gehien lortu zituztenak. Bestalde aipatzekoa da Gasteizko Saski Baskonia taldeak hiru final jokatu zituela eta 1996an txapelduna izan zela.