Europako Aliantza Librearen Gazteria | |
---|---|
Idazkari nagusia | Llŷr Williams |
Sorrera | 2000 |
Eremua | Europa |
Egoitza nagusia | Boomkwekerijstraat 1, 1000 Brusela, Belgika |
Ideologia politikoa | Sozialdemokrazia, Autonomismoa, Federalismoa, Independentismoa |
Kideak | Europako Gazteen Forua |
efay.eu | |
Europako Aliantza Librearen gazte erakundea |
Europako Aliantza Librearen Gazteria (European Free Alliance Youth, (EFAY), ingelesez) Europako kultura, hizkuntza eta nazio aniztasuna babesten eta sustatzen duten organizazio, mugimendu edo alderdi politiko ezberdinetan parte hartzen duten gazteez osaturiko erakundea da. Beraz, EFAy lurralde, estatu zein europa mailan aktiboki lanean aritzen diren Europa osoko alderdi abertzale eta erregionalisten adar gazteen aliantza da. Bere kideek Europako aniztasunaren ezagutzea eta onarpen gehiago jasotzearen alde lan egiten dute.[1]
EFAy ALE (Europako Aliantza Librea, Euskaraz) Europako alderdi politikoaren adar gaztea da. 2000. urtean sortua izan zen Mikel Irujoren eskutik ( Eusko Alkartasunaren Europako Parlamentuko kide ohia), Gazte Abertzaleakeko nazioarteko harremanetarako idazkaria zenean. Gaur egungo bere presidentea Valentina Servera da (Eskozia), 2019an hautatua.[2]