EPR (ingelesez: European Pressurized Reactor) erreaktore nuklear mota baten akronimoa da. 1600 MW-eko potentzia duen hirugarren belaunaldiko ur presurizatuzko erreaktore baten diseinua da EPR.[1] Batez ere Framatomek, Electricité de Francek (EDF) Frantzian, eta Siemensek Alemanian diseinatu eta garatu zuten. European Pressurized Reactor (Europako Erreaktore Presurizatua) du izena, baita Evolutionary Power Reactor (Potentzia Eboluzionatuko Erreaktorea) deitzen zaio ere. Maiz, EPR soilik deitzen da, eta Estatu Batuetan US-EPR izena hartzen du.