Europaren bahiketa (De Vos) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Maerten de Vos |
Sorrera-urtea | 1590(e)ko hamarkada |
Izenburua | The Rape of Europa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 1.337 () × 1.745 () mm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Europaren bortxaketa |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | 69/241 |
Argumentu nagusia | Europaren bortxaketa |
Europaren bahiketa Maerten de Vos margolari flandriarrak 16. mendearen amaieran egindako margolana da, agian artista honen lanik landuena. Europaren bortxaketaren gai mitologikoa, hainbat artistak landua, du gaitzat margoak, nola Zeusek zezen zuri forma baten forma hartuta engainatu zuen Europa printzesa gaztea, eta behartuta eraman zuen, gero Kretan bortxatzeko.
Margoak ukitu idilikoak dituen arren, Europaren jarrera behartuak bortxaren inpresioa ere transmititzen du. De Vosek Italia eta bertako 16. mendeko margolaritza ezagutu zituen, eta hangp estilo elegantea bere flandriar prestakuntzarekin uztartu zuen lan honetan.
Margo hau Bilboko Arte Ederren museoan dago, 1919. urteko dohaintza baten ondorioz.[1]