2024ko Euskal Herriko Itzulia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Apirilaren hasieran |
Eskualdea | Euskal Herria |
Euskarazko izena | Euskal Herriko Itzulia |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI World Tour |
Mota | Aste bateko lasterketa |
Antolatzailea | OCETA |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1924 |
Edizio kopurua | 63 (2024) |
Lehenengo irabazlea | Francis Pélissier |
Garaipen gehien | José Antonio González Linares eta Alberto Contador (4 aldiz) |
Amaierako edizioa | Juan Ayuso |
Euskal Herriko Itzulia Euskal Herrian ospatzen den txirrindulari proba ospetsuena da, UCI ProTour ligaren barruan dago. 6 etapaz osatzen da itzulia (2005. urterarte 5), eta apirilean izaten da.
Aurreneko edizioa 1924. urtean ospatu zen, baina 1935 eta 1969 urteen artean ez zen antolatua izan. Lehenengo ekitaldia Francis Pelissier frantziarrak irabazi zuen.
Garaipen gehien dituzten txirrindulariak José Antonio González Linares eta Alberto Contador dira, bakoitzak launa garaipenekin.