Euskal deitura

Arrangoitzen Gerra Handian hildako zenbaiten abizenak.

Euskal deiturak edo abizenak Euskal Herrian jatorria duten familia-izenak dira. Euskarazko etimologia dute askok, baina badira baita jatorri erromantzekoak ere, hala nola Araba eta Nafarroa Garaian ohikoak diren abizen konposatu asko; edo Euskal Herrian errotutako erromantzeetako deiturak, hala nola gaskoierazko izenak Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean[1].

  1. SLU, Herritar Berri. (2017-05-25). «FRANCK DOLOSOR» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne